Atez ateko Informazio Bulegoa itxita egongo da Gabonetako oporraldia dela eta

Gabonetako oporraldia dela eta, Atez ateko Informazio Bulegoa itxi egingo dute hilaren 20tik urtarrilaren 2a bitarte. Tarte horretan zerbait behar dute herritarrak udaletxeko Informazio Bulegora joan daitezke. Urtarrilaren 2tik aurrera ohiko ordutegia izango du Atez ateko Informazio Bulegoak: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara Horrez gain, Talaiako garbiguneak ordutegi jarraia egingo du hilaren 24an eta 31n. 09:30etik 16:30era egongo da zabalik bi egun horietan. Udalak gogorarazi du Gobonetan hondakin kopuru gehitzen denez larrialdi gunea erabil daitekeela, baina hondakinak egoki sailkatuta botatzeko eskatu du. Bilketan, aldaketak Hilaren 24an eta 31n hondakinak ateratzeko ordutegia luzatu egingo da, 20:00etatik 06:00etara hain zuzen.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.