Gabonetako kontzertua eskainiko du Ibargainek, 18. aldiz

Hainbat talde igoko dira aurten ere

Hainbat talde igoko dira aurten ere

Ibargain Musika Eskolako kideak azken ukituekin dabiltza ostiral honetan (hilak 20, 19:30ean)  emango duen kontzertua emateko. Aurten hemezortzigarren aldiz emango du emanaldia Doneztebe parrokian. Ohi bezala musika doinu desberdinekin gozatuko dute entzuleen entzumena eta horretarako hainbat talde igoko dira oholtzara: gitarraz osaturiko talde bat, akordeoi talde bat, Ibargain Orkestra, korua, Bat batean taldea, tronpeta taldea, Hiru bi band pop-rock orkestra eta Oiartzungo Flauta Taldea. Abestien artean, kantu ezagun asko entzun ahal izango dira; hala nola, Hator hator, Olentzero, Adeste Fideles… baina hain ezagunak ez direnak ere prestatu dituzte: Javier Bustoren Gabon, bon, bon, esaterako. Emanaldia Oh happy day kantarekin bukatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.