Larunbatean ezingo da kiroldegiko igerilekua erabili goizez

Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak San Esteban Txapelketa antolatu du hilaren 21erako (larunbata) eta hori dela eta ezingo da Elorsoro kiroldegiko igerilekua erabili 10:00etatik 14:00etara. Eremu termoludikoa, baina, normaltasunez erabiltzeko moduan egongo da. Erabiltzaileei ulermena eta barkamena eskatu nahi diete sortutako eragozpenengatik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.