Presoen eskubideen aldeko hainbat ekimen egingo dituzte Gabonetan

Gabonetan ere gogoan izango dituzte euskal presoak, eta hala, hainbat ekitaldi egingo dituzte datozen egunetan. Hasteko, larunbatean, San Tomas egunean, 12:30ean, argazkia aterako dute Torrekuan. Hilaren 24ean, berriz, Olentzero aterako da, 19:30ean, Xenpelarretik. Azkenik, hilaren 31ean, manifestazioa egingo dute, 18:30ean, Herriko Plazatik aterata. Manifestazioaren leloa Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. izango da. Urtarrilaren 11ko “olatuari” begira ere, deialdia ere egingo dutela aurreratu dute, baina hori aurrerago izango dela jakinarazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.