Eguberrietako Jaialdia ospatuko dute gaur Anunciata ikastetxean

Gaur arratsaldean ospatuko dute Antxoko Anunciata ikastetxean Gabonetako jaialdia. 16:30etik aurrera, taula gainera igoko dira ikasleak azken asteotan mimoz landu dituzten emanaldiak aurkeztera. Bihar, berriz, San Tomas ospatuko dute eskolan. Eskolako jolastokian egingo dute festa eta han banatuko dizkiete txistorra ikasleei, 11:00etatik aurrera. Aurten, izei erraldoi bat eraiki dute Anunciatako ikasleek, kolorez tindatutako plastikozko 2000 botila txikirekin. Lehengo ostiralean piztu zuten zuhaitza,  gurasoak bertan zirela.
Berrerabilitako botilekin egin dute ikasleek zuhaitza

Berrerabilitako botilekin egin dute ikasleek zuhaitza

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.