Sigfrido Kochek hiriari utzitako argazkiak urtarrilaren 9ra arte ikusi daitezke

Kochen argazki bat, aldundiari utzitako bildumakoa

Kochen argazki bat, aldundiari utzitakoa

Sigfrido Koch argazkilari donostiar handiak Errenteria-Oreretan egindako argazkien erakusketa irekiko du bihar, hilak 19, Xenpelar Etxeak, ohiko ordutegian: astelehenetik larunbatera 17:30etik 20:30era. Mari Paz Elizegi oreretarraren senarra zen Koch eta, hori horrela, Errenteriako Udal Artxiboari dohaintzan eman zion hirian egindako argazkiz osatutako bilduma. Donostiarraren zuri beltzezko irudiekin batera, Errenteria-Oreretako lehen hiru argazkilari profesionalen eta hiriko beste irudi hartzaile nabarmen batzuen argazkiak ikus daitezke urtarrilaren 9ra arte, Xenpelar Etxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.