Beirak kontzertua emango du gaur

Beira taldea

Beira taldea

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatutako abendu kulturalaren barruan, herriko Beira taldeak kontzertua emango du gaur udaletxeko areto nagusian, 17:30ean. Taldea osatzen duten Jon Martin eta Igor Arruabarrenaz gain, beste hiru musikari ere ariko dira: Urtzi Olaziregi, Gari Amundarain eta Mikel Arruabarrena. Horiez gain, bertsolariren bat ere igoko da oholtza gainera. Urrian aurkeztu zuten lehen diskoa Donostiako Dokan, Dena ez denean izenekoa. Kontzertua bukatuta, diskoa erosteko aukera egongo da, 5 euroan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.