Gabonetako haur jaia, datorren astean lau barrutietan

Astelehenean, ostegunean eta ostiralean haurrentzako ekintzak programatu dituzte lau barrutietan. Udalak antolatu ditu ekintzak, urtero legez, aisialdi taldeen eta ludoteken laguntzaz. Hona egitaraua: Trintxerpe: Non: Karmengo Ama eskolaren gimnasioan. Astelehena: Jolasak, tailerrak, Marsel Magoa. Osteguna: Jolasak, tailerrak eta Kiki eta Koko pailazoak. Ostirala: Jolasak, tailerrak eta txokolate jatea.   Donibane: Non: ludotekan. Astelehena: Jolasak, tailerrak, eta Potxon eta Patxin pailazoak. Osteguna: Jolasak, tailerrak, Txaborro magoa. Ostirala: Jolasak, tailerrak eta txokolate jatea.   San Pedro: Non: Udal Aretoa eta udal gimnasioan Astelehena: Jolasak, tailerrak eta Hipo eta Tomax pailazoak. Osteguna: Jolasak, tailerrak, Txokolate jatea. Ostirala:Jolasak, tailerrak, eta Imanol Magoa.   Antxo: Non: Kultur etxean eta ludoteka. Astelehena: jolasak, tailerrak, Eriz magoa. Osteguna: Jolasak, tailerrak eta txokolate jatea. Ostirala: Jolasak, tailerrak eta Korri, Xalto eta Brinko pailazoak. Ekintza guztiak, 4 urtetik gorako haurrentzako dira, 16:00etatik 19:00etara.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.