Irungo San Tomas Eguna, bete-betea

Iazko San Tomas azoka

Iazko San Tomas azoka

Bihar ospatuko dute Irunen San Tomas Eguna, Urdanibia inguruan batez ere. Honakoa da egitaraua. Denetik dago, goiz-goizetik gauera:
  • 08:00. Lehiaketara aurkeztuko diren postuen banaketa egingo dute Urdanibia plazan. Bertan egingo dituzte ekimen guztiak.
  • 09:30. Lehiaketara aurkeztu diren postuak zabalduko dituzte.
  • 11:00. Txorimaloak taldearen emanaldia.
  • 11:30. Ezti dastaketa Gipuzkoako Erlezainen Elkartearen eskutik.
  • 12:00. Ibarla-Meaka dantza taldearen emanaldia.
  • 12:30. Barazkien, animalien eta eztiaren lehiaketen sari banaketa.
  • 12:45. Eraiki dantza taldearen saioa.
  • 13:15. Musika eskolako ikasleen emanaldia.
  • 18:00. Auntxa trikitixa eskolakoen saioa.
  • 18:30. Meaka dantza taldearen eta Bidasoko trikitilarien emanaldia.
  • 19:30. Kemen dantza taldearen saioa.
  • 20:00. Meakako Adixkideak taldeak saioa emango du.
  • 21:30. Haitzama taldearen saioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.