Trafikoan aldaketak izango dira Gabonetan

Trafiko departamendutik jakinarazi dutenez, hainbat aldaketa izango dira datozen egunetan, Gabonak direla eta. Hala, hilaren 24ean (asteartea) erdigunea itxita egongo da 18:00etatik 20:00etara. Horren arrazoia, Olentzeroaren desfileak izango dira. Horrez gain, hilaren 31ean ere itxita egongo da, 16:00etatik 22:00etara. Kasu horretan, berriz, San Silbestre lasterketarengatik. Azkenik, urtarrilaren 5ean (igandea) Errege Kabalgata dela eta, 22:00ak arte egongo da itxita erdigunea. Bestalde, Iztieta pasealekuan ibilgailuentzako aparkalekua baimenduko dutela azaldu du: hilaren 24ko 18:00etatik hurrengo eguneko 20:00ak arte, eta hilaren 31ko 18:00etatik urtarrilaren 1eko 20:00ak arte, eta urtarrilaren 6an 07:00etatik 20:00ak arte. San Marko Gotorlekua, itxita Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, hilaren 23tik (astelehena) urtarrilaren 16ra arte (osteguna), biak barne, itxita egongo da San Marko Gotorlekua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.