25 urte adinekoen zerbitzura

Urtarrilaren 26an XXV. urteurren festa ospatuko du Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak. Ardora jatetxean bazkaria egingo dute baina aurretik, 12:30ean, mezara joango dira parrokira. Bazkaltzera joan nahi dutenek dagoeneko izena emateko aukera dute. Astelehen, asteazken eta ostiraletan egin dezakete, 10:30etik 12:00etara, zaharren egoitzako bulegoetan. XXV. urteurrenarekin, 2013an 80 urte edota Urrezko Ezteiak bete dituzten bazkideak omenduko dituzte. Kasino Zaharretik jakinarazi dutenez, omenaldia jaso nahi duenak izena eman behar du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.