Atzora arte 6.700 haur jaso ditu Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak

Ficoba Eguberrietako Parkea 2013Zabalik dagoenetik lehenengo astean, 6.700 haurrek gozatu dute Ficobako Eguberrietako Haur Parkearekin. Hala jakinarazi dute bertako kideek: iaz baino %33 bisita gehiago jaso ditu parkeak. Horiek Gipuzkoatik, Nafarroatik eta Ipar Euskal Herritik etorri direla esan dute Ficobako ordezkariek. Besteak beste, jokoak, jarduerak eta karruselak aude Irungo erakustazokan. Abenduaren 22an zabaldu zuten parkea, eta urtarrilaren 4ra arte dago zabalik (egun hori barne), ondoko ordutegian: 15:00etatik 20:00etara. Sarreren prezioak eta bestelako abantailak parkearen webgunean ikus daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.