Chakib Lanchgar eta Maria Mendibe San Silbestreko garaileak, Errenterian

http://www.youtube.com/watch?v=ZQcqSX8gDZ0&feature=youtu.be

[nggallery id=50] Hainbat lagunek agurtu zuten 2013a korrika eginez Errenteria-Oreretan. 720 partaide iritsi ziren helmugara, nahiz eta 800dik gora dortsal banatu. Helmuga lehen zeharkatu zuten gizona eta emakumea Chakin Lachgar (00:21:11) eta Maria Mendibe (00:26:56) izan ziren. Gizonetan zilarrezko domina Roberto Monteirok jantzi zuen, eta brontzezkoa Xabier Lukinek. Emakumeetan, berriz, Susana Ruiz eta Izaskun Zubizarretak. Guztiek osatu zuten 7 kilometroko ibilbidea, zirkuituari bi buelta eman ondoren. Aurretik ere San Silbestre txikia egin zuten eta 500dik gora partaide izan ziren. Txikienen kasua, lasterketa librea izan zen. Hona hemen sailkapena eta denborak. Sailkapen osoa ikusteko sartu EAT Errenteriako Atletismo Taldearen webgunean.

Gizonak

Senior
  1. Chakib Lachgar 00:21:11
  2. Roberto Monteiro 00:22:16
  3. Xabier Lukin Dominguez 00:22:20
Beteranoak
  1. Mikel Albeniz 00:22:22
  2. Mikel Hoyos Sein 00:22:41
  3. Victor Madejon Sanchez 00:22:58
Gazteak
  1. Ander Lopez 00:23:33
  2. Sergio Pousada Garcia 00:25:33
  3. Javier Caballero Garcia 00:27:05

Emakumeak

Beteranoak
  1. Maria Mendibe 00:26:56
  2. Susana Ruiz Ofizialdegi 00:27:06
  3. Izaskun Zubizarreta Gerendian 00:27:14
Seniorrak
  1. Naiara Casi Presa 00:27:40
  2. Onintza Mitxelena 00:30:45
  3. Nerea Lara Azpeitia 00:32:15
Gazteak
  1. Tamara Perez 00:28:11
  2. Natalia Tanco Espadas 00:28:17
  3. Nere Romero Betelu 00:29:30
           
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.