Saharara bidaltzeko janaria bilduko dute
El Watan Oiartzungo Sahararen aldeko elkarteak aurten ere martxan jarri du janari bilketa kanpaina. Gaur eta bihar Oiartzungo Alcampo merkataritza gunean jarriko dira elkarteko kideak janaria biltzen. Krisia dela eta, azken urteetan egoerak okerrera egin du errefuxiatu kanpamentuetan, eta elikagai behar handia dagoela nabarmendu dute. Anemia eta desnutrizio eta malnutrizio kasuek gora egin dute elikagai falta dela eta.