Bideak hobetzeko asfaltatze lanak egingo dituzte Errenteria-Oreretan

Udalak 103.746,67 euro inbertituko ditu.

Bideen egoera hobetzeko asmoz, herriko bide sare nagusiaren zati bat asfaltatuko du Errenteriako Udalak. Trafiko Departamenduak jakinarazi duenez, hainbat gune izango dira asfaltatuko dituenak: Gaztela-Mantxa biribilgunea, Beraun kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko bidea eta Sorgintxulo kalea, batetik; Murumendi kalea, Fanderiako pasealekua eta Hombrado Oñatibia kalea, bestetik; eta azkenik, Nafarroa etorbidea eta Beraun kalea. Lehenengo taldetxoari dagokionez, asfaltatu jarraia egingo dute; bigarrenari dagokionez, zatikakoa eta azkenekoari dagokionez, gainbidea. Udalak 103.746,67 euro inbertituko ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.