Gizon bat atxilotu dute Irunen bere bikotekidea erasotzea leporatuta

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Irungo gasolinera batean, bere bikotekidea ustez laban batekin erasotzeagatik. Segurtasun Sailak adierazi duenez, atzo 22:40ean dei bat jaso zuten Iparralde Etorbidera joateko esanez, emakume batek aurpegia odoleztatuta zuela eta.
Ertzainak bertaratutakoan emakumea ikusi zuten eta haren ondoan gizon bat zegoela esan dute iturri beretik. Emakumeak ziurtatu zuen gizonak erasotu egin zuela. Ertzaintzak 39 urteko gizona atxilotu zuen genero indarkeria leporatuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.