Urte hasieran 2,8 milioi tona mugitzeko plangintza zuen osatua Pasaiako portuak 2013rako. Aurreko urteko azken bost hilabeteetako trafiko gorakadari esker, hori gainditu du Pasaiako azpiegiturak, 2,9 milioi tonara iritsi arte, hau da, aurreikusitakoa baino %4 gehiago. Hala ere, 2012arekion alderatuz, trafikoa 6,3 jaitsi da, batez ere Donibaneko zentral termikorako iristen zen ikatzaren trafikoa galdu egin delako, ez baitago martxan zentrala.
Horrela, abenduan 305.000 tona mugitu zituen portuak, 2012ko azken hilabetean baino %34,54 gehiago. Baina portutik gogoeta egin dute, eta alde onak eta txarrak ikusi dituzte bere jardunean. Onen artean dago ArcelorMittal edo Opel bezalako esportatzaileek 2014an aurreko urteko zama kopurua bermatuko dutela; txarra da, portuaren ustez, zamak bermatzen dituzten enpresen aniztasuna handitu behar dela, gehiago erakarri behar dituela portuak.