Atzo jaia egin zuten Azkueneko labaderoaren ondoan, Trintxerpeko sutean kaltetutakoei laguntza emateko. Arropa eta horrelakoak ez emateko, momentuz, eskatu dute laguntza taldeek. Baina diru ekarpena bai dute beharrezko kaltetuek, eta atzoko jaian, esaterako, 4.500 euro bildu zituzten. Bertan, haurrentzako jokoak, taberna zerbitzua eta bestelakoak izan ziren. 50 motorzaleko talde batek ere bere ekarpena egin zuen jaira.
Orain, kaltetuei laguntzeko biderik onena dirua ematea dela esan dute laguntza taldeek. Hori egiteko kontu zenbaki bat badago, Laboral Kutxakoa: 3035 0010 85 0101103875.