Irunen Bilboko manifestaziora joateko autobusetan plazak badaude

Gaurko agerraldian, irundarrak tantekin

Gaurko agerraldian, irundarrak tantekin

Tantaz tanta itsasoa izango gara Bilbon leloarekin deitu dituzte irundarrak larunbatean Bilbon preso eta iheslarien eskubideen alde egingo den nazio manifestaziora. Hara joateko autobusak antolatu dituzte, eta txartelak Sunbilla eta Hazia tabernetan eros daitezke; horiek erosteko epea ostiralean bukatuko da, 20:00etan. Bestalde, Bilbon tanta itxurako kartelekin itsaso antzekoa egin nahi dute. Hortaz, tanta hori erosteko aukera dago ere Sunbillan nahiz Hazian, euro batean. Bilborako autobusetan ere salgai egongo dira kartel horiek. Larunbaterako autobusak 15:00etan aterako dira San Juan plazatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.