Illunbek lortu du Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldiko garaipen bakarra

Hibaikaren haur/kadete mailako batela

Hibaikaren haur/kadete mailako batela

Iazkoa errepikatzea zaila izango dute Oarsoaldeko batelek, ligan behintzat. Gipuzkoako Ligan iaz hamarnaka garaipen lortu zituzten Oarsoaldeko batelek, eta aurten, lehen jardunaldian ikusitakoaren arabera, gauzak zailago izango dituzte. Izan ere, jokoan zeuden zazpi lehietatik bakarra irabazi zuten larunbatean Donostiako Loiolan Oarsoaldekoek. Trintxerpe-Illunbek zehazki, mutilen Gazte Mailan Orioren eta Tolosaldearen aurretik. Hibaikak hiru bigarren postu lortu zituen, nesken Haur Mailan, nesken Kadete Mailan eta gizonen seniorretan (maila horretan San Juan hirugarren izan zen). Bestelakoan, laugarren posturen bat eta handik atzera batel guztiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.