Easo B-ren aurka irabazi eta bigarren segitzen du Marlaxkak

Hondarribia-Marlaxka Xake Taldeko lehen taldeak Easo B garaitu zuen larunbatean Kasino Zaharrean (2,5-1,5) eta Lurraldeko Ohorezko Mailako bigarren postuari eutsi dio. Anaitasuna Kakute A da lider, 6,5 punturekin, eta atzetik datoz Marlaxka A eta Zarauzko Iriondo A. Heldu den asteburuan Beasainen jokatuko dute, Alfil taldearen kontra. Lehen mailan jokatzen duen bigarren taldeak ere irabazi du eta taularen erdialdean kokatzeko balio izan dio. C taldeak, aldiz, Bigarren Mailako partida galdu zuen eta gauza bera egin zuen Marlaxka Ek Hirugarren Mailan; maila horretan dagoen D taldeak atseden izan du bigarren jardunaldian.

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko taldeen emaitzak

Lurraldeko Ohorezko Maila
  • Hondarribia Marlaxka A-Easo B  2,5-1,5
Lurraldeko Lehen Maila
  • Hondarribia Marlaxka B-Andoain  2,5-1,5
Lurraldeko Bigarren Maila
  • Hernani B-Hondarribia Marlaxka C  4-0
Lurraldeko Hirugarren Maila
  • Mundarro C-Hondarribia Marlaxka E  3-1
  • Hondarribia Marlaxka D taldeak atsegin izan du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.