Zabaldu dute badia inguruko bide berria, Hendaian

Arduradun politikoak, gaurko inaugurazioan

Arduradun politikoak, gaurko inaugurazioan

Gaur egin dute badia inguruko bidearen inaugurazioa Hendaian. Kilometro batekoa da Hendaiako zatia, eta bide horren zatirik handiena, 880 metrokoa, lau metro zabaleko pasabide batek osatzen du, egurrezkoa. Bertara iristeko hiru sarbide daude, bana mutur bakoitzean (Hendaiako tren geltokian eta Errotazilio karrikan), eta bestea Bidasoa karrikan. Laugarren bat ere izango du, harrizko zubiaren eta topoko bidearen artean egingo dena, eta igogailu bidezkoa izango da hori. Egurrezko pasabidea Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugako zubien azpitik doa, eta Bidasoa ibai ertzetik jarraitzen du. Zati berri horri esker, badiako Hendaiako bidea Hendaiako hondartzatik Intzura auzoraino doa, 10 kilometroan, oinezkoentzako zein txirrindularientzako bidean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.