Itsas txakur bat iritsi da Hondarribira

Gipuzkoako kostaldeko beste hainbat herrietara bezala, itsas txakur bat iritsi da Hondarribira aste honetan. Butroi pasealeku inguruan geratu da atseden hartzen, eta han hartutako grabazioa da honakoa. Ambar elkartetik esan dutenez, lasai utzi behar zaie animaliei, eta ez zaie janaririk bota behar: “Atseden hartzeko geratzen dira gure hondartza eta portuetan, baina ez dte janaririk behar, gai dira euren kabuz arrainak edo behar dutena harrapatzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.