Batelak ere, bertan behera

Bihar Errenteria-Oreretan egitekoa zen Gipuzkoako Batel Ligako estropada bertan behera geratu dela jakinarazi du estropada horren antolatzaile den Hibaika arraun elkarteak. Arrazoiak eguraldia eta errekaren egoera izan direla azaldu du: errekak emari handia duelako eta enborrak eta bestelakoak jaisten direlako. Bihar, gainera, hondoko itsasoa altxatuko dela espero dute, eta horrek ere olatuak eraman ditzake Oiartzun ibaira. Udaberrian Batelen Liga aurrera ateraz gero, orduan izango dira berriro batelak Oiartzun ibaian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.