Bost kirolari, zazpi urre

Euskadiko Borroka Txapelketa

Bost txapeldunak, Abetxukon

Bost jokalari eraman zituen Ama Guadalupekoa Judo Taldeak larunbatean Gasteizko Abetxukoko kirodegian egin zen Euskadiko Borroka eta Sambo Borroka Txapelketara. Bostetatik bi, Amaia Curiel eta Ander Palavecino, bi txapelketetan lehiatu ziren, Olinpiar Borrokan eta Sambon, eta podioko goiko koskara igo ziren bietan. Hondarribiko beste hiru kirolariek ere txapela jantzi zuten, bakoitzak bere maila eta pisuan. Bostek Espainiako txapelketarako txartela lortu dute, Palavecinok eta Curielek bi modalitatetan aritzeko. Ezin gehiago eskatu.

Euskadiko Borroka Txapelketa

Helduen Maila:
  • Beñat Gainza, urrea (-74 kilo).
  • Ander Palavecino, urrea (-57 kilo).
  • Amaia Curiel, urrea (-63 kilo).
Kadete Maila:
  • Antxon Lekaroz, urrea (-63 kilo).
  • Aritz Garcia, urrea (-69 kilo).

Euskadiko Sambo Borroka Txapelketa

Helduen Maila:
  • Ander Palavecino, urrea (-57 kilo).
  • Amaia Curiel, urrea (-64 kilo).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.