Bi kontzertu iragarri ditu
Mogambok datozen egunetarako. Larunbaterako punk gaua antolatu dute, La brigada del Vicio (Zaragoza), Basura (Orereta) eta Patronal Punk (Donostia) taldeekin. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balio du. Asteazkenerako ere antolatu dute kontzertua. 1000 Postures de Danse Avant de se Pendre talde suitzarrak joko du asteazkenean Trintxerpen. Rock esperimentala egiten dute suitzarrek, antzerki ukituekin. Taldearen musika entzun nahi dutenek ondoko
estekan klikatzea dute, eta ikusteko berriz, ondoko
loturetan. Suitzarrekin batera MKT taldeko zarauztarrek joko dute. Asteazkeneko kontzertua 20:30ean hasiko da eta sarrerak 5 eurotan eros daitezke.