
Amaiur Errazkin eta Ane Etxebeste, podiumean
Lasarteko Nazioarteko Krosseko 59. edizioa jokatu zuten joan den igandean. Haurtzaro Atletismo Taldeko kideek bertan parte hartu zuten eta emaitza onak eskuratu zituzten. Amaiur Errazkin eta Ane Etxebestek bigarren eta hirugarren postuetan bukatzea lortu zuten Kimuen Mailan. Guztira Haurtzaroko hamalau korrikalarik parte hartu zuten eta aipatzekoa da guztiek bukatu zutela lasterketa, ibilbidearen egoera ez baitzen xamurra izan, lokatza zegoen eta gogorra izan zen.
Igande honetan, otsailak 2, Legazpira joango dira Haurtzaro Atletismo Taldeko zazpi korrikalari; Gipuzkoako Kross Txapelketa izango da jokoan.
[box]
Lasarteko Nazioarteko Krossa. Haurtzaro Atletismo Taldeko kideen emaitzak
Kimuak, neskak
2. Amaiur Errazkin Lekuona
3. Ane Etxebeste Sanzberro
Kimuak, mutilak
9. Eneko San Jose Arbelaiz
11. Ibai Lecertua Machon
63. Oier de Santiago Torres
Haurrak, neskak
14. Alazne Garrido Zapirain
31. Intza Mitxelena Ugalde
40. Maider Castaño Coedo
Haurrak, mutilak
22. Igotz Errazkin Lekuona
32. Mikel Zarranz Arruabarrena
41. Josu Ibarguren Elosegi
Helduak, mutilak
10. Asier Urdanpilleta Larzabal
36. Jose Manuel Castaño Salazar
Seniorrak, mutilak
52. Mikel Hoyos Sein [/box]
http://www.youtube.com/watch?v=BUrIcH0oIsM