Feminismoak Euskal Herrian izan duten bilakaera ezagutzeko aukera, gaur
Bigarren eskola feminista izango da gaur Antiju Morik Oiartzungo talde feministak antolatuta. Euskal Herriko feminismoaren historia izeneko hitzaldi tailerra izango da, Miren Aranguren Emagiko kidearen eskutik. Udaletxeko areto nagusian izango da, 18:00etatik aurrera.
Gero, 23:00etan, Olatz Salvadorren kontzertua izango da Amazkar tabernan.