Ezkerretik eskubira, Iñaki Irastorza ikastolako lehendakaria, Aiora Perez de San Roman alkatea eta Sorkunde Lekuona ikastolako zuzendaria
Oiartzungo Udalak eta Haurtzaro Ikastolak lau urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute. Udalak ikastolako hezkuntza komunitateko bizimodurako beharrezkoak diren arlo desberdinei dagokien konpromiso ekonomikoak hartu ditu. Haurtzaro Ikastolak, berriz, herriko ekimenetan eta euskalgintzan nahiz kulturgintzan eragile aktibo izaten jarraitzeko konpromisoa hartu du.