Gaur, larunbata, egingo dute Hondarribiko XIV. Traineru Jaitsiera. Eguraldiagatik ibilbidea aldatu dute eta badia barrura sartuko dituzte ontziak. Bidasoa ibai barruan egingo da proba. Beteranoek eta emakumeek ziaboga bateko lana egingo dute eta seniorrek berriz bi ziabogakoa. 16:00etan hasiko da eta minutuero irtengo dira traineruak. Azken tokietan irtengo dira faboritoak; Ama Guadalupekoa izango da azkena abiatzen, Orioren ondoren. Aurretik Portugalete eta San Juan eta San Pedroko lehen ontziak irtengo dira.
Irteera eta helmuga Bidasoa etorbidean jarri dute eta ziaboga Santiago zubia pasa eta gero, irlen eremuan. Hortaz, leku bat baino gehiago egongo da traineru jaitsiera modu onean ikusteko. Bidasoa pasealekutik hasiera eta bukaera, eta Santiago zubitik edo Hendaiako oinezkoentzako pasabide berritik ziaboga hartzen gertutik ikusteko aukera izango da.
Traineruak, irteera ordenean
Mutil beteranoak
- Ibaialde
- Sestao
- Zumaia
- Fortuna
- Getxo
Emakumeak
- Badalona
- Orio
- Hibaika
- San Juan
Mutil seniorrak
- Badalona
- Ondarroa B.
- Hondarribia C
- San Pedro B
- Donostiarra
- Ondarroa A
- Illumbe
- Zarautz
- San Juan B
- Orio B
- Hondarribia B
- Astillero
- San Pedro A
- San Juan A
- Portugalete
- Orio A
- Hondarribia A