15:30etan hasita, eskualdeko derbia izango da Ohorezko Mailan, Gal estadioko belar artifizialeko zelaian. Real Union B eta Hondarribia ariko dira nor baino nor eta, hondarribiarrek, hiru puntuak baino ez dituzte nahi, abendutik galdutako posizioak berreskuratze aldera. Aurreko larunbatean etxean irabazi eta gero, gauza bera egin nahi dute gaur etxe ondoan, baina zaila izango da. Izan ere, bi taldeak sailkapenean berdinduta daude, 25 punturekin.
[box]
Ohorezko Mailako sailkapena
- Anaitasuna. 39 puntu.
- Berio. 39 puntu.
- Tolosa. 35 puntu.
- Aurrera. 28 puntu. (*)
- Ostadar. 28 puntu.
- Antzuola. 27 puntu.
- Real Union. 25 puntu. (*) Hernanirekin
- Hondarribia. 25 puntu. (*) Aurrerarekin
- Aloña Mendi. 25 puntu.
- Bergara. 24 puntu.
- Beti Gazte. 24 puntu.
- Aretxabaleta. 24 puntu.
- Hernani. 21 puntu. (*)
- Vasconia. 21 puntu.
- Getariako Keta. 20 puntu.
- Touring. 20 puntu.
- Zarautz. 15 puntu.
- Lagun Onak. 10 puntu.
(*) partida bat gutxiago
[/box]