Bi ekimen izango dira Oiartzunen Gure Esku Dago astearen barruan
Gaur hasi eta igandera bitarte, hilaren 3tik 9ra, Gure Esku Dago astea izango da eta horren barruan herrian bi ekimen izango dira. Ostegunean, hilak 6, Gazta Zati Bat dokumentala proiektatuko dute udaletxeko areto nagusian 19:00etatik aurrera. Eta larunbatean, hilak 8, erabakitze eskubidearen aldeko herri argazkia aterako dute eguerdian. Landetxen ateratzea da asmoa, baina eguraldi txarra egiten badu Madalensoron aterako dute argazkia.
Horrez gain, astean zehar Doneztebe plazan zein auzoetan erakusketa egongo da ikusgai.
Bestetik, hilaren 8an, Errenteria-Oreretan giza-katea (13:30ean) egingo dutela gogorarazi du Oiartzungo Gure Esku Dagok. Gero, eskualdeko bazkaria izango da; txartelak Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian daude salgai.