Arrietaren margoa
Judas Arrieta artista hondarribiarraren hiru lan enkantean jarri du Interneteko
Setdart.com arte galeriak. Artista garaikideen lan hautatuak erakutsi eta saltzen ditu
Setdart.com webguneak eta oraingoan, besteak beste, Arrietaren lanak dituzte enkantean, manga margoak denak. Horietako bat dagoeneko saldu egin dute.
Irudian ageri den lana artistaren
Kaiju Art Serie lan multzokoa da eta hilaren 12ra arte saiatzeko aukera dago; 700 euroan baloratu dute lana.