M.A Barcena, ABB Galindo fabrikatik kaleratutakoa
Trapagaranen (Bizkaia) dagoen ABB Galindo fabrikan izan diren kaleratzeen aurrean, Oiartzungo ABB Niessengo Enpresa Batzordeak bat egin du kaleratuek ekin dioten ekimenarekin eta elkartasuna adierazi die.
Kaleratutako pertsona bat hainbat ABB fabriketara bisitak egiten ari da bere ibilbidea eta kaleratzearen arrazoiak azaltzeko. Oiartzunen atzo izan zen; gaur Zaragozan izango da eta hurrengo egunetan Kordoban eta Madrilen.