
http://vimeo.com/40230513

Pago enbor ikusgarria. Ia 16 metrokoa eta 8.000 kilo ingurukoa. Ondartxoko ontziolaraino iritsi berri da eta horixe erabiliko dute Albaolako kideek San Juan galeoiaren gila eraikitzeko. Urbasatik ekarri dute enborra, trailer batean Trintxerperaino, eta kamioi txikiagoan Ondartxoko ontziolaraino sartu ahal izateko. Enborra San Pedrora ekarrita, gertuago dago galeoia eraikitzen hasteko eguna. Baleontziaren lehen pieza izango da, garrantzitsuena, gila egingo dutelako lehenik, ondoren horren gainean galeoiaren egitura osatzen joateko. Litekeena da datorren astean ekitea baleontziaren eraikuntzari.

Hondarribiko Gazte Asanbladak herriko olinpiadak antolatu nahi ditu udazkenerako, garai batean gaztetxeak antolatzen zituen bezala, eta larunbatean bilera irekia egingo du Zuloaga Etxean, ideiak jaso eta antolatzen hasteko. Bihar bi orriko erreportajea argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak, papereko edizioan.


12:45ean hasi da Donostian, asteburuko denboraleak Gipuzkoak eragin dituen kalteak aztertu eta neurria adosteko erakundeen arteko bilera. Hondarribiko eta Pasaiako alkateak dira parte hartzaileen artean.


