Karta sozialaren gainean, eztabaida taldeak egingo dituzte

Karta soziala lantzen ari dira herrietan, eta baita Errenteria-Oreretan ere. Datorren asteei begira, eztabaida taldetan banatuko dira, eta batzarrak egingo dituzte karta hori osatzen joateko. Larunbat honetan, hilak 8, emakumea gaia landuko dute batzarrean, 09:30ean, Erdiguneko auzo elkartean. Hilaren 13an (osteguna) hezkuntzaren gainean ariko dira, 18:00etan, toki berean. Hilaren 17an, berriz, ingurumenaren gaineko batzarra egingo dute, 19:00etan, Mikelazulon. Horrez gain, Galtzarabordako bizilagunekin elkartuko dira, 19:00etan, hilaren 12an (asteazkena) eta Alabergakoekin, hilaren 18an (asteartea), auzo elkartean bertan. Bilera horretan herriko agente sozial eta sindikal guztiak bildu nahi dituzte “aldaketa politiko eta sozial bat eraikitzeko; Euskal Herrian gizarte eredu bat bermatuko duena eta pertsona guztien eskubideak aitortuko dituena”. Bilera horien bidez, batu eta puntu komunak bilatu nahi dituztela aurreratu dute antolatzaileek, “kaleko mobilizaziorako aktibatzeko”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.