Lartzabal eta Fanderian uholdeak saihesteko lanak egiten hasi dira
Oiartzun ibaia ohi baino gehiago hazten denean, Errenteria-Oreretako auzo kaltetuenak Lartzabal eta Fanderia izaten dira, eta behin baino gehiagotan izaten dituzte arazoak uholdeak direla eta. Bizilagunek behin baino gehiagotan eskatu dute erantzun bat emateko. Oraingoan, berriz, hasi dira lanak egiten uholdeak saihesteko, Ura agentziaren eskutik. Errenteriako Ingurumen Departamentuak jakinarazi duenez, Oiartzun ibaiaren arroan egiten ari dira lan horiek Fanderia eta Ugaldetxon.
Ezkerraldean dauden hamabi zuhaitz moztuko dituzte. Horiek ibaialdera okertuta zeudela gaineratu du departamenduak, eta eroriz gero, emaria oztopatuko lukeela. Horrez gain, beste platanondo batzuen fuste zuzenak aukeratzen ari dira, eta baita tamaina handiko adarrak mozten ere.
Era berean, erriberan ohikoak diren zuhaitzak landatuko dituzte: haltzak edo lizarrak
Eusko Jaurlaritzaren Uholde Arrisku Handiko Eremuen uholde arriskugarritasun eta arriskuaren mapak dokumentuaren barruan dago.