Lezoko Udaltzaingoak jasotako objektu galduak, sarean

giltzaklezoEkimen berritzailea jarri du Lezoko Udalak, Udaltzaingoaren bitartez. Udaltzainek jasotzen dituzten objektu galduen zerrenda Lezoko Udalaren webgunean ikusi ahal izango dira, eta horrela, inork objekturen bat galduko balu, bertan kontsulta egiteko aukera izango du inora joan aurretik. Zerrenda horretan agertzen diren objektuak Udaltzaingoaren bulegoan jasotakoak dira. Hilero berrituko dute zerrenda hori. Hortaz, zerbait galdu eta zerrenda horretan agertzen bada, jabeek bertatik pasatu beharko dute objektua berreskuratzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.