
Igandean (etzi) hasiko da Luis Mariano Lirika Elkartearen 2014ko sasoia. Amaia Kultur Zentroan, 20:00etatik aurrera, Easo koruak, Xalba Rallo hondarribiarraren zuzendaritzapean kontzertua emango du. Elkartearen abonatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta ez direnek, berriz, 18.
Luis Marianoko kideek nabarmendu dute Easo koruak maiz kolaboratu duela elkartearekin, eta Irunen nahiz Hondarribian azken hamar urteetan egindako hainbat kontzertutan lagundu dutela. “Gainera”, esan dute Luis Marianoko kideek, “Euskal Herrian forma bokal onena duen taldea da egun”.