Txiribueltarekin, eskiatzera, eta euskaraz

Txiribueltako kideak, udako jarduera batean

Txiribueltako kideak, udako jarduera batean

Martxoaren 4rako Arette estaziora eski irteera antolatu du Txiribuelta elkarteak, “gure ohiturak mantenduz, euskara klaseak eta gauza guztietaz arduratzen jarraitzen dugu, baina oraingoan, elurretan”. Bidaiaren barruan bi orduko eski eta snow ikastaroa egiteko aukera izango dute haurrek; bidaia 11-18 adin tartekoentzat da. Arettera joateko autobusa martxoaren 4ko 06:00etan aterako da Irungo Bixera bus geltokitik, eta bueltan 20:00etan iritsiko dira bidaiariak. Izena emateko 636 994 688 telefono zenbakira (Carlos) dei daiteke, hilaren 25era arte; elkartearen webgunean ere eman daiteke izena. Bidaiaren prezioa 50 eurokoa da, asegurua, materiala alokatzea, eskolak, autobusa eta forfaita horrekin ordainduko direlarik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.