Orereta Ikastolaren omenezko kontzertua, larunbatean
Orereta Ikastolako 50. urteurrena ospatzeko kontzertua bertan behera geratu zen azaroaren 23an arazo teknikoengatik, eta orain berriro errepikatuko dute. Larunbat honetan izango da, Fatimako Andra Mariaren parrokian. Hala eta guztiz ere, xehetasun gehiago asteazkenean egingo duten agerraldian emango dituzte.
Ekitaldian parte hartuko duten elkarteetako ordezkariak egongo dira: Jose Manuel Tife (Andra-Mari Abesbatzaren zuzendaria), Iñaki Tolaretxipi (Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria), Josu Mitxelena (Musika Banda Elkarteko presidentea), Leire Otegi (Ereintza Elkarteko presidentea), Begoña Lasarte (Errenteria Musikaleko zuzendaria), Jon maia (Kukai Dantza Konpainia) eta Luis mari Ezeiza Irazu (Orereta Ikastolako presidentea).