Aho batez onartu dute mozioa
Pleno berezia egin dute gaur eguerdian Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren heriotza dela eta. Aho batez onartu dute mozioa (Hamaikabateko zinegotzia ez da joan baina adostasuna agertu du aldez aurretik). Lehenik eta behin Bellonen senide eta lagunei elkartasuna adierazi die eta gero bizi izan duen egoera ekarri dute gogora.
Espainiako Gobernuaren espetxe politika “kriminala” salatu du eta gobernua oraindik “anklaturik” dagoela esan du. Bestalde, mobilizazioetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie Aiora Perez de San Romanek.