Colina, Martin, Maia eta Arzallusek bertsoz beteko dute Gezala
Bertso trama antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak hilaren 22rako. Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira Gezala Auditoiumeko taula gainean, 20:00etatik aurrera Josu Goikoetxeak sortutako bertso trama harilkatzen. Sarrerak dagoneko eros daitezke 7 euroan Kultura bulegoan edo webgune honetan.