Datozen egunetarako bi jarduera egingo dituzte Landetxa Ventas Katea Auzo Elkartearen egoitzan. Lehena etzi (osteguna, hilak 13), izango da. Udala Auzoan egitasmoaren barruan EAJren ordezkariek Katea auzorako dituzten asmoen berri emango dute. Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien ordezkariekin egiten ari dira gisa honetako batzarrak, auzo elkartearen egoitzan bertan.
Beste jarduera hilaren 15ean, larunbatarekin, egingo dute. Baratze ekologikoen ikastaroaren lehen saioa egingo dute auzo elkartearen egoitzan (bigarrena 22an izango da). Larunbatekoa eta 22koa 10:00etatik 13:00etara izango dira. Horretarako plazen kopurua 25 pertsonara dago mugatua, hortaz, aldez aurretik izena eman behar da. Bi bide daude horretarako:
posta elektroniko bat, eta Jalgi Hazi Plazararen Facebook orrialdean.