Neguko oporraldia dela-eta hainbat jarduera antolatu dituzte gazteentzako Herriko Etxeak, herriko elkarteek eta Departamenduko Gizarte Kohesioko zuzendaritzak. Hainbat kirol modalitate ezagutzeko aukera izango dute herriko gazteek. Doan dira jarduerak, eta izena emateko epea hilaren 14an abiatuko da martxoaren 3an bukatzeko. Hori egiteko fitxak Herriko Etxean, kirol elkarte partaideetan eskura daitezke.
- Kirolen herriko eskola. 5-11 adin tarteko haurrentzat Irandatz gimnasioan: motrizitatea, pilota jokoak eta oposizio kirolak ezagutzeko aukera. Datak: hilaren 19 eta 21ean, 10:30etik 12:00etara. Kontaktua eta informazio gehiago: Aranburu jauna, 06 71 27 76 05.
- Tenisa, Hendaiako Tenis Klubean (Itsas Hegiko bidean), 7 urtetik gorakoentzat. Kontaktua eta informazio gehiago: Dias jauna, 05 59 20 02 73.
- Bidasoa Surf Kluba (Itsas Hegiko bidean), 7 urtetik gorakoentzat. Kontaktua eta informazio gehiago: Pola jauna, 05 59 48 32 80.
- Arrauna, 9 urtetik gorakoentzat. Kontaktua eta informazio gehiago: Berra anderea, 05 59 48 06 07 edo 06 29 78 59 42.
- Karatea, Beltzeniako dojoan, 5 urtetik gorakoentzat. Astelehenetan eta ostegunetan, 17:30etik 19:00etara. Kontaktua eta informazio gehiago: Errante jauna, 05 59 20 18 13 (20:30etik aurrera).
- Futbola, Sopite futbol zelaian. Kontaktua eta informazio gehiago: Mogabure jauna, 05 59 20 19 78.
- Eskubaloia, Irandatz gimnasioan (6urtetik gorakoentzat). Kontaktua eta informazio gehiago: Telletxea anderea, 06 76 13 42 30.
- Errugbia, Ondarraitz kirol zelaian ( 6 urtetik gorakoentzat). Kontaktua eta informazio gehiago: Morin jauna, 05 59 20 18 39.