Tasak ordaintzeko hobariak eskatzeko epea hilaren 20an amaituko dela jakinarazi du udalak. Ura, zaborra, estolderia, musika eskola eta kiroldegiko tasak ordaintzeko emango ditu hobariak sarrera ekonomikoak kontuan hartuta. Hobariak jasotzeko garaian Lezoko Biztaleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko du kontuan udalak eta ordainketa guztiak egunean izan beharko ditu eskatzaileak. Eskaerak berriz, hilaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira bizikidetasun agiriarekin, eta errenta aitorpenaren kopia konpultsatuarekin batera.