Irungo Herritarren Arreta Zerbitzua Azken Porturaino iritsi da
Herritarren Arreta Zerbitzuak bere jarduerak Azken Portura zabaldu ditu. Izan ere, bertan bulego elektronikoa jarri dute, hau da, zerbitzuak ematen dituen terminal edo makina, herritarrek erabil dezaten. Hala, kiroldegian bertan hainbat zerbitzu balia ditzakete bertako erabiltzaileek, eta inguruko biztanleek, udaleko egiaztagiriak tartean: errolda agiriak, ordainketa egiaztagiriak, edo udaleko beste hainbat informazio.
Makinak 08:00etatik 22:00etara erabili ahal izango dira. Horiek erabiltzeko nahikoa da NANa edo erresidentzia txartela aurkeztea.