Sutean kaltetutakoei laguntzeko rock jaialdian 22 taldek joko dute
Urtezaharreko sutean kaltetutako familiei laguntzeko antolatu duten bi eguneko kontzertuan 22 taldek joko dute: Larunbatean, hilak 21, Jo ta Tiro, Kaifas, Innputt, Besteik Pe, Trikibeltz, Sahatas Soul, Indeseables, Drddbanks+ Fatjabat, Moriodio+Danel eta Se nos cae el txiringo taldeek joko dute. Igandean, hilak 22, Sutura, Declibe, 2&2, Corcones de Pasaia, Ultrajando al aitona, Hyronika, DJ Samu, Hyedra, Malos tiempos, Latitud 43, eta The Animal Within. Sarreak 10 euro balio du eta Donostirock, eta Tomas, Caserio, New York, eta Ipotx tabernetan eros diateke. Kontzertua trintxerpeko pilotalekuan izango da eta han bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera. Larunbaean bost piercing eta tatuaje bat zozketatuko dituzte. Zozketarako txartelak pilotalekuan jarriko duten tabernan salduko dituzte.
Diru bilketa aurrera
Elkartasun ekimenek ez dute etenik izan eta jende askok jarraitzen du kaltetuentzako dirua biltzeko ekimenak antolatzen. Bidebietako institutuan 1420 euro batu eta eman dituzte kaltetuentzat. Musikeneko bandak kontzertu arrakastatsua eskaini zuen kaltetuen alde, eta larunbata honetan, Groseko gaztetxean kontzertua antolatu dute, biltzen duten dirua kaltetuei emateko.