Energia alternatiboa eta zuhaitz landaketa, Itaia kolektiboaren eskutik

Donibaneko Itaia kolektiboak bi ekitaldi antolatu ditu asteburuari begira. Hasteko, ostiralean, hitzaldi bat izango da, 19:00etan, Aiton-amonen aterpean: Goiener kooperatibako ordezkariek energia alternatiboei buruz hitz egingo dute. Goiener Euskal Herriko lehen energia kooperatiba da, irabazi asmorik gabekoa, eta kontsumitzaileak eurak dira bazkideak. Energia berriztagarriak bultzatu nahi ditu. Zuhaitz Eguna, igandean izango da Bigarren ekitaldia igandean izango da. Ehun zuhaitz landatuko dituzte, eta “baxurde parranderoen izenak” jarriko dizkiete. 10:00etan, Meipin elkartuko dira, Jaizkibel aldera igotzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.