The Whybirds, folk rock amerikarra, Ingalaterratik Psilocybeneara

The Whybirds

The Whybirds taldeko kideak

Ingalaterrako Bedford herritik datoz, baina Nebraska edo Texasko arrantxo batetik jasoak dirudite, hiru cowboy, itxuraz, jarreraz eta musika zaletasunaz. The Whybirds bandak ederki uztartzen ditu folk rock, blues eta amerikar estiloak eta hori horrela dela ikusteko aukera izango da Psilocybenean ostiral honetan, hilak 14. 2013an A little blood diskoa kaleratu dute eta hori aurkeztera datoz Hondarribira. Aukera paregabea Europako banda amerikarrenaz gozatzeko. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balio ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.